Sexualitate ezberdinen ikuspegia denboran zehar

marlene-dietrich01_redimensionar.jpg

Arleth Arrieta sexologak, gizakiaren sexualitateari buruz hitzegin zuen orain dela hiru aste, hainbat aldizkari desberdinetan. Arleth, gizakiok ditugun hainbat galderei erantzuna eman zien. Beste hainbat azalpenen artean hauek eman zituen:

  1. Umeak, hiru urtetik aurrera, hasten dira euren sexuaz konturatzen, eta ikusten dituzten ereduak jarraituz, kontrako sexuaz interesa erakusten dute. Pubertarora iristerakoan, iraultza hormola sufritzen dute eta sentigarriak bueltatzen dira inguruko guztiarekin. Horrexegatik, garai honetan batzuek euren buruei galdetzen diete homosexualak izango diren. Denboraldi hau pasa eta gero helduko da kontzienteki definitzeko garaia.
  2. Hala ere, aurrerago orientazio horretan aldaketa bat eman daiteke. Badaude munduan, izan duten hezkuntzagatik beti erreprimiturik (batzutan inkontzienteki) egon diren pertsonak. Hauek ez dute beranduagorarte euren homosexualitatea ezagutzen.
  3. Gizaki guztiak bisexualak dira. Edozein sexuko pertsona eman ahal gaitu plazerra eta maitasuna ezagutu ahal dugu emakume edota gizon batekin. Imaginazazue zeuen buruak biluzik, begiak estalirik eta norbait zeuen gorputza ikutzen. Emakume bat edota gizon bat izanik, orgasmora heldu zenezakeen. Arazoa hurrengoa da: Badago gauza batzuetaz erakarrita sentitzera bultzatzen gaituen eta beste batzuk errefusatzera bultzatzen gaituen baldintzapen soziokultural bat.

Baina hau ez da oraingo gauza, atzera begiratuz argi ikus daiteke horrela izan dela Kristo jaio aurretik. Baina garai horretan ez ziren heterosexuala, homosexuala edota bisexuala terminoak erabiltzen, orduan ez zegoelako txarto ikusita edozein sexuko pertsonataz erakarrita sentitzea.

Antzinako Grezian adibidez, denak ziren bisexualak. Alde batetik, denek ezagutzen dugu, Platon eta Sokratesen artean zegoen maitasun erlazioa. Bestalde, mitologia grekoan gizonen arteko maitasuna azaltzen dizkiguten hainbat istorio daude:

  1. Olimpoko erregea zen Zeus, erlazio homosexualak izan zituen Ganimedes izeneko mutil ederrarekin.
  2. Troyako gudan hain garrantsitzua izan zen Akiles, bere alde borrokatu zuen Patroklo izeneko gerlariaz maiteminduta zegoen.

Baina denboraren poderioz, erlijio paganoak desagertu egin ziren eta kristautasunaren sorrerarekin, horrelako sexu harremanak modu ez toleranteago batean ikusiak izatera pasatu ziren. Horrela mendeak igaro eta homosexualitatea eta bisexualitatea tabu gaiak bihurtu ziren.

Handik aurrera homosexualak edota bisexualak ziren pertsonek euren benetako sentimenduak ezkutatzera derrigortutak izan ziren, horrelakoa izateagatik kartzelara joaten zelako jendea. William Shakespeare (bisexuala) edota Leonardo DaVinci (homosexuala) bezalako jenioak, izan ziren euren sentimenduak ezkutatzera derrigortuak izan ziren bi adibide.

Gainera, Leonardo DaVinci-ren kasua bereziki interesgarria da, La Gioconda-ren azkeneko ikerketek zera esaten baitute: La Gioconda, Leonardo DaVinci emakumez jantzirik-en erretratua da. Leonardo-ren erretratuak eta La Mona Lisa-ren koadroa konparatu, eta biek aurpegi fakzio berberak dituztelako konklusiora heldu dira koadro ikertzaileak.

Urteak igaro ziren eta gizartea aurrera zihoan arren, kristautasunaren etorrerarekin tabu gaiak bihurtu ziren horiek, tabu izaten jarraitu ziren. Horrela izanda, homosexualak ziren Hollywood-eko izarrak, Shakespeare eta DaVinci egin zutena errepikatuz, euren benetako sentimenduak ezkutatzera derrigortuak izan ziren, halako berriek edozein mito zinematografikoaren karrerarekin bukatu ahal baitzuten. Marlene Dietrich, Greta Garbo, Cary Grant edota Rock Hudson dira adibide bikainak. Hauek bizi nahi ez zuten bizitza faltsu bat bizitzera derrigortuak izan ziren.

Zineman, homosexualitatea argi eta garbi erakutsi zuen lehenengo filmea, Gordon Douglas-en “El detective” izan zen. Aurretik bazeuden tabu zen gai honetaz hitzegiten zuten filmeak, baina oso era ilunean:

Alde batetik “arraro sentitzen naiz” esaldien bitartez erakutsi zigun homosexualitatea Té y simpatía filmeak edota bestalde erlazio ambiguo baten bidez, La Calumnia filmeak. Nire ustez, azpimarragarria da, Espartaco filmearen, bere momentuan zentsuratua izan zen eszena bat. Kirk Douglas, Laurence Olivier bainatzen dago eta azken honek bere esklabuari esaten dio berak txirlak, marraskiloak bezain gustokoak dituela. Hori esan ondoren, Espartakori galdetzen dio ia berak zer duen gustoko. Azken honek marraskiloak jaten dutenen kontra ezer ez duela erantzun ondoren, berak txirlak soilik jaten dituela azaltzen dio.

Hau bezelako eszena inozenteak zentsuratuak izan dira orain dela oso gutxirarte. Homosexuala izatea, kartzelara joateko moduko arrazoia izan da orain dela hogei urterarte gutxi gorabehera, konstituzioaren aldaketararte. Azkenik, badirudi gizartea aurrera egin duela eta homosexuala izatea, gauza arrunt bat bihurtu dela. Hain da horrela, azken denboraldi honetan homosexuala izatea modan jarri dela esan dezakegula.

Horrela izanda, homosexualak hiritar marginatuak izatetik, publiko masiborako apeua izatera pasatu dira. Badirudi gay izatea, bihurtu dela azken bolada honetan, berezitasun, glamour eta sentikortasunaren sinonimo.

Gainera, homosexualak kontsumitzaile gutiziatsuak izateaz gain, badira telesail hegoamerikar ospetsuenen protagonistak. Bush eta Schwartzenegger, sexu bereko ezkontzen kontra borrokatzen duten herrialde berberan, hurrengo telesailak dituzte ospe handiena:

1. Queer eye for the straight guy (literalki itzulita: maritxu ukitu bat mutil hetero batentzat): Telesail honetan kulturan, dekorazioan, modan, gastronomian eta xahutasun pertsonalan expertuak diren bost gay, oso modernoa ez den sujetu hetero baten bizitza aldatzen dute. Telesaila hau, Espainian egin zen “G taldea” izenarekin.

2. Boy meets boy: Telesail honetan gay diren gizonak maitasuna bilatzen dute.

3. Will eta Grace, Queer as folks edota The L World bezelako serieak: Hemengo hauetan protagonista printzipalak gay edota lesbianak dira. Hip-hop-aren mundu homofoboan ere aldaketak egon dira, Caushum rapero gay-a dela eta. Azken honek famatua egin da, Eminem rapero ospetsuaren kontra abesten, bere hizkuntza zuhur berberarekin.

Baina tabuekin amaitzeaz hitzegiten badugu, Ang Lee aipatu beharra dago. Tigre y Dragón filmearen direktorea den gizon honek, bi gay protagonista bezala dituen historia osoko lehenengo western-a grabatzen hasi da. (Cowgays?).

Bitartean, Espainian Almodóvar-ren zinea eta Boris Izaguirre bezelako pertsonaiak maitatuak eta errespetatuak dira. Cachorro filmean, Miguel Albaladejo ausartu da, haur-samurtasuna Chueca-ren (Madril-eko auzo gay ospetsuena) sexualitatearekin konbinatzera. Eta 5 puntu com serie teatral arrakastatsuak foroan estreinatu berri du honen bertsio gay-a: 5gays.com.

Ikusi dezakezuenez, hemen, Estatu Batuetan bezala, gay-ak eta lesbianak dira entzulego gehien dituztenen serieen protagonistak: Siete vidas (Anabel Alonso) edota Aquí no hay quien viva (Luis Merlo).

Auskalo mentalitate aldaketa batengatik edota ikuspen komertzialago batengatik den, baina egia da, honez gero gay izateak ez dela gehiago kamararen atzean…edota armairuaren atzean gelditzeko modukoa.

Hala ere, nahiz eta komunikabideetan homosexualitatea oso era naturalaz tratatu, errealitate soziala oso ezberdina da. Oraindik existitzen dira homosexualitatea, gaixotasun bat bezala ikusten duten kontserbadoreak.

Horrelako iritziak sortzen duten influentzia, gizartean bizi den diskriminazio sexualari batuta, gaurko gazte askoentzat “armairutik ateratzea” benetako odisea batetan bihurtzea ekartzen dute.

Agian, txikitatik ematen diguten hezkuntza dugu honen errudun handiena. Haurtzarotik gure belarriak ipuin kontserbadoreak entzutera ohitzen dira, non printzea beti bukatzen du printzesa batekin ezkonduta. Nire ustez akatsa hurrengoa da: Txikitatik umeei ez azaltzea emakume batek, gizon bategaz maitemidu ahal den bezala, emakume bategaz ere maitemindu ahal dela, eta berdin gizon baten kasuan. Hau ez betetzeak zera dakar: ume askok homosexualak, “emakume eta gizon gaiztoak” direla pentsatzea.

Umeei haurtzarotik homosexuala zer den azalduko bagenien, arazorik gabe ulertuko luketeela erakusten duen adibide bikaina daukagu hurrengo hau: Orain dela sei hilabete gutxi gorabehera, bera maite zuen emakumearekin ezkondu ezin zen emakume bat agertu zen telebistan. Emakume honek entzulegoari azaltzen zion, bere semeari emakume bategaz maiteminduta zegoela azaldu zionean beldur zela umea ulertuko ez ote zuen. Baina ezustekoa izan zen amarentzat umearen jarrera. Emakumeak, bere semeari ordurarte bere laguna zen hori, neskalaguna zela esan zionean, umea gauza bakar bat galdetu zion “Maite duzu?”. Amak baietz erantzun eta umea “orduan zein da arazoa” adierazten zuen keinua egin zuen sorbalda mugituz.

Adibide honetan ikusi dezakezuenez, arazoa ez dago umeetan, haiei ematen zaien hezkuntzan baizik. Eta hezkuntza horretan, garrantzia handia dauka telebista: Gabonetan, telebistan behin eta berriz ikusten ditugu mutilak baloi bategaz jolasten edota neskak panpinegaz jolasten erakusten dizkiguten iragarkiak. Ez da inoiz mutil bat panpinegaz edota neska bat baloi bategaz erakusten eta hau nire ustez, akats larria da, umeei inposatzen baitie zegaz jolastu behar duten haurtzarotik.

Aipatzekoa da baita, telebistan agertu zen gizon baten kasua. Bazegoen gizon hau, bere semearekin parke batetik paseatzen, musukatzen ari ziren bi mutilen ondotik pasatu zirenean. Umeak, aitari hura zer zen galdetu zion eta aitak, zer erantzun ez zekiela, ipuin bat idaztea erabaki zuen. Ipuin honetan, printze bat beste mutil bategaz maitemintzen zen. Nik dakidanez, hau da orainarte homosexualitateari buruz hitzegiten duen ipuin bakarra.

Egia da batzuetan, arazoa homosexuala den pertsona bera, bere izaera ez onartzetik datorrela. Azpimarragarria da esatea azkeneko ikerketek erakutsi dutela historiako homofobo handienak, euren homosexualitatea onartzen ez zuten bi homosexualak zirela: Franco eta Hitler diktadoreak.

Pixkanaka, pixkanaka gizartea aldatzen doa eta gero eta toleranteagoa da. Jadanik, ez dira homosexualak kartzelatzen eta gero eta herri gehiagotan dute ezkontzeko edota umeak adoptatzeko aukera.

Gainera, gaur egun zinemako aktoreek eta bestelako pertsona ospetsuek ez dute inongo arazorik euren bisexualitatea edota homosexualitatea onartzerako orduan: Angelina Jolie (bisexuala), Sir Ian McKellen (homosexuala), Constantino Romero (homosexuala), Whoopi Goldberg (bisexuala), Urzaiz (bisexuala), Amenábar (homosexuala), Madonna (bisexuala) etab.

Eta gaur egun, homosexualitatea edota bisexualitatea inongo trabarik gabe azaltzen dizkiguten filmeak egiten dira behin eta berriz. Adibide bikaina dugu zineman atera berri den, Oliver Stone-n Alejandro Handia filme polemikoa. Filme honetan argi eta garbi erakusten da protagonistaren bisexualitatea, eta hori ez da gustokoa izan Estatu Batuetan eta Grezian. Azkeneko herri honetan filmea debekatu nahi zuten, heroi nazionala horrela erakusteagatik. Arazoa da, bera horrela zela eta bere bizitzaren filme bat egiterakoan, egia erakutsi behar zela. Berdin gertatuko litzateke, Ricardo “Lehoi bihotza”-ren filme bat egitea nahi izanez gero.

Beste barik, esatea nire ustez, nahiz eta teorian gaur egungo gizartea toleranteagoa izan, hesi asko amildu behar dituela mundu homosexuala oraindik.

Explore posts in the same categories: Classwork

5 Comments on “Sexualitate ezberdinen ikuspegia denboran zehar”

  1. Closto Says:

    Ya te comenté mi opinión en un texto que escribiste parecido a éste, pero era menos completo y menos largo.

    Si hay algo que no me gusta, es lo que Ortega llamó “cultura de masas”, fácilmente definible como la cultura de las masas. Lógica aplastante para algo tan estúpido como las modas. Ser gay está de moda, es innegable, pero lo peor de esto es que uno ya no sabe qué es ser gay. ¿Hay que imitar a Mauri? ¿Hay que vestir como los “Hombres G”? ¿Hay que ir a discotecas donde bailan marineros descamisados como en Queer As Folk? ¿Hay que tener la mente siempre fija en las mujeres como el personaje de Anabel Alonso en 7 Vidas? ¿O hay que hacer una mezcla de todo? Cuando todo el mundo adopta su concepto y se generaliza uno, parece que todo alrededor de esa moda es inmutable. Los clichés, las generalizaciones y los tópicos son los grnades amigos de las modas y eso perjudica a todos. Y esto no se limita al ámbito de la homosexualidad.

    Otra cosa que me gustaría comentar es que tienes razón que la educación es la que hace que tengamos ciertas ideas que marcan nuestro caracter. Para ejemplo, el niño de antes. A mí me parece en este sentido que la educación es, en cierto sentido, lo más incorrecto de todo. Hablo de la educaicón que recibes en casa, la que tus padres, tíos, hermanos y/o abuelos te dan, ya que en ti plasmas todas sus opiniones, sus deseos y sus expectativas, como si tú fueses su alter ego inmortal, el portador de la semilla de su vida. Pero somos humanos.

    Y para terminar hablaré un poquito, si el director del blog me lo permite (siempre puede borrar el mensaje) de Grecia. En Grecia no existían palabras para definir la orientación sexual, cierto, por eso no existían discriminaciones. De hecho, cada soldadito tenía en casa a la mujer, y en la guerra se dedicaba a montársleo con sus compañeros. Me explico. Los soldaods jóvenes eran dados a un veterano para que les educara en temas como la astrología, la matemática, etc. mas también lo adistraba en “las artes amatorias”. Además, hay que recordar que la sodomía era una muerta de respeto entre los griegos. No obstante, unas lecturas “de última hora” me han revelado que esto no siempre fue así en toda Grecia, aunque parece ser que era lo común, y que había ciertas restricciones como la prostitución homosexual, por ejemplo.

    En Roma eran más severos con los gays pero se podían tener relaciones entre homosexuales en un marco de bisexualidad (¡no pude resistirme a seguir!).

    Más información pronto en mi blog (y no es publicidad >_

  2. Eusfil Says:

    Oso ona artikulua!

    Benetan, oraindik lan asko egin behar da bakoitzak bere burua ulertzeko eta, agian garrantzitsuena, besteen burua ulertzeko. Ni ez naiz homosexuala (edo momentuz hori uste dut), baina inoiz pentsatu dut txarto haietaz..nola liteke hau guztia? Urratsez urrats aldatuko da, nik badauzkat nire oinak lurrean eta dakidan guztia da badudala aukera nik izan nahi dudan pertsona egiteko, bakoitzak bere kontzientzia lasaitu behar du. Orduan, hezkuntza eta gizarte mailetatik hasi behar da, hau da, ez soilik guretzat baizik eta gaur egungo umeentzat…Hau ondoren gizartea aurrera egingo du eta onartuko du.

    Niri pena ematen didana da intolerantzia, ez dira arruntak?, ez dira pertsonak?…denboran zehar jasan dutenaren arabera (marginatuak!, diskriminatuak!, tratu txarrak!, gartzelaratzeak!, jipoiak!, , etb.). Mesedez bada ordua ezta? Aupa “burukarratuak” edo kontserbadoreak ireki tolerantziaren atea…Ez ahazteko, hezkuntzan eskua sartu behar dugu ahalik eta laisterren aipatu behar da, eta gurasoek asko meditatu behar dute honi buruz. Ez pentsa! zure umeek bidaltzen dizkuzueten mesuak ez ulertzea akats larriena da. Inolako trabarik gabe faborez!

  3. Closto Says:

    Bakarrik hitz batzuk esan nahi nituen Greziari buruz. Ezin dugu esan greziar guztiak bisexualak zirela, baina egia da ez zutela “homosexuala” edo “heterosexuala” hitzak. Haientzat erlazio mota guztiak pertsonen artean normalak ziren. Hau oso puntu interesgarria da zeren eta modu honetan ez zuten bereizketarik egiten eta homofobia deusestatzen zuten.

    Zeusek, zuk esaten duzun bezala, harreman homosexualak izan zituen, baita heteroseulak. Honek egiaztatzen du lehen esandako tesia. Akiles eta beste heroiak ere berbera egiten zuten baina ez ziren bakarrak. Ejerzitoan gehien esperientzi zuten soldaduek “berrienei” musika, astronomia eta horrelakoak erakutsi aparte, sexua izaten zuten. Tutore baten bezala, bakoitzak bazuen bere kidea. Gainera, esan behar da errespetuzko seinalea zela sodomia greziarren artean.

    Bukatzeko, komentatu nahi nuke ere homosexualak, gaur egun, feriako animaliak bezala agertzen direla. Lehen errepresioa oso gogorra zen, badakigu, baina extremu batetik bestera pasatu da gai hau. Modan dago homosexuala izatea eta hori ez zait ezer gustatzen. Gauza bat naturalki hartzea da, baina “loca”-k (homosexualitatea mutiletan ez da emakume bat izatea, askok uste duten bezala) bezala bizitza beste bat da.

  4. Ainhoa Says:

    Artikulo bikaina benetan. Graziako lan bat bilatzen nengoela hauxe agertu zait. Oso ona. Izugarria da urte gutxitan egin den saltoa, baina oraindik gauza asko aldatzeko beharra dugu. Baina aldaketa benetakoa izan dadin, ez dugu homosexualitatea gaza ontzat(modatzat) hartu behar, gauza normaltzat baizik. Tristea da 17 urte dauzkadala, nire klasean bertan entzun behar izatea komentario homofobikoak, edota homosexualak gustoko ez dituztela inolako lotsarik gabe esaten dutenak.Penagarria da. Guztiok pixka bat honen inguruan pentsatu beharko genuke.Ea gure seme alabek ez duten entzungo komentario homofobikorik, homosexuala pertsonatzat hartuz eta ez orain arte egin den bezala, basatitzat, anormaltzat edo gaixotzat.

  5. nat Says:

    urzaiz bisexual???? de donde te lo has sacado??? de la manga????
    es heterosexual.


Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s


%d bloggers like this: